viernes, 3 de mayo de 2013

Sarrerako aparkalekua pribatua izango da



Leioako campusean eraikitzen ari diren 1200 plazako aparkalekua pribatua izango da. Campuseko errektoreordegoak Vinci Park enpresari eskaini dio aparkalekua gestionatzeko ardura. Honek esan nahi du egunero autoz doazen ikasleek ordaindu beharko dutela parkinean autoa uzteagatik.

 Beraz, aurten bizi ari garen autoen kaosa denboran zehatu gabea izango da; aparkaleku isunak, unibertsitatea autoz gainezka, poliziaren kontrol estua ez dira konponduko. Ikasleak biktima zuzenak izango dira.

Nahikoa da, dagoeneko ordaintzen dugu unibertsitatea, materiala eta garraioa, ikasleoi ezin zaigu diru gehiagorik atera. Honek Euskal Herriko Unibertsitatea guztiz pribatu bihurtuko du, ikasleak denagatik ordaintzera behartuz, ikasleen arteko desberdintasunak latzagoak egingo ditu.

Ez dugu nahi EHU pribatua, aski da! Unibertsitatea, aparkalekua eta bere zerbitzu guztiak publikoak dira eta denontzat!


No hay comentarios:

Publicar un comentario